Urtubiako Gaztelua
Donibane Lohizunetik 3 km-ra kokaturik, Parkea eta Gaztelua bisita daitezke.
1341an eraiki zenez geroztik, gaztelu gotortua familia beraren eskuetan egon da. XVI.- XVIII. mendeetan handitua izan da eta gaur egun, Monumentu Historiko bihurtu da, abegitsu, finezia handiz apaindu eta altzariz hornitua.
Urtubiako harriek Euskal Herrian 6 mendez iragan dena kontatzen dute. Louis XI.a bertan egon zen 1463an eta Louis XIV.ak jaurerria bizkonderri egin zuen 1654an.
XIX. mendean, Soult eta Wellington bertatik iragan ziren Napoleon-en garaiko gerretan.
Donibane Lohizunetik 3 kilometrora eta Espainiatik 9 kilometrora kokaturik, abantaila handiko lekua da. Honen xarmak eta aberastasun historikoak bisitara gonbidatzen gaituzte…
Harremanak
:
|