Bonnat Erakustokia
Bonnat Erakustokia frantses erakustoki nagusienetarik bat da. Baionako erdigune minean kokaturik, eraikin ohargarri hori, 1900 urteetako arkitektura ederki irudikatzen duena, Leon Bonnat artista eta bilduma-egileak bildu eta bere sorterriari oinordetzan utzi zizkion obrak hartzeko diseinatua izan da.
Arkitektoaren asmoa honako hau izan da : erakustokiaren gaitasun tekniko eta funtzionalak obren zerbitzura eta hauekin harmonian egon daitezen.
Lortutako sintesi horrek artistarik handienen pinturak, eskulturak eta marrazkiak laguntzen ditu ilara moduan antolatu geletan, Rubens, Le Greco, Murillo, Goya, Ingres edo Degas-en obrak miresteko aukera eskainiz…
Marrazkien kabineteak nazioarteko ospea dauka.
Harremanak
:
|