
ONDARE HISTORIKOA
|

Sar zaitezte Jatorrizko Euskal Etxea bisitatzera. Bertan Gizakien bihotzak bizirik irauten baitu.
600 m2-ko etxe hunkigarria da, hiru mailatan banatua. Honen ingurumena beste garai batekoa da : lehengo belar meta, fruitu-arbolak, sagardia, mahasti herrestaria, XVII. mendeko moduan birlandatu baratzea eta liho-soroa… horiek oro iraganeko altxorrak dira.
Harrizko ikuztegiari so egin ondotik, begirada zurbeso eta hegatzak dauzkaten etxe lapurtarren aitzinaldeetan geldituko da. Atea ireki eta sagardoari eskaini sotora sartuko zarete. Denborak eta gizakien joan-jinek higatu eskailera barandadunak zaharkitze-kutsua duten XVII.-XVIII. mendeetako altzariz hornitu sukalde zabal batera eramanen zaituzte.

Harremanak
:
|