Apezpikuen presondegia izeneko etxea
Apezpikuen presondegia izeneko etxea XIII. mendeko eraikin handi bat da, harginek utzi arrastoek erakusten duten bezala. Oroitarazten digu Donibane Garazi apezpiku-egoitza izan zela, Mendebaldeko zisma nagusiaren karietara Avignon-eko Aita Santuak agindurik.
Barandak, gelek, lurpeko gela harrigarriak zirrara zerbait sortzen dute.
Urtero, Erdi Aroko Done Jakue bideei buruzko erakusketa bat eskainzen du.
Donibane Garaziko eraikin bakoitzak bisitaria iraganean murgiltzen du. Gotorlekua, Harresiak, Nafarroako Estatuen Etxea, Eliza gotikoa, Mansart izeneko Etxea iraganaren lekukoak dira.
DONIBANE GARAZI, Konpostelako Done Jakue bideetan dagoen herri historiko zaharra da. UNESCO-k bertako Done Jakue Atea Munduko Gizadiaren Ondaretzat izendatu du.

|