“Euskal Herriko Gune eta Erakustokiak” elkarteak ipar Euskal Herriko 14 ondare, kultura, natura eta turismo gune nagusiak biltzen ditu.
Gure elkarteko kide diren emazteen eta gizonen xedea kalitateko turismoa eta egiazko lurralde bat sustatzea da.
Urtero 1,3 milioi bisitari gutxi gorabehera errezibituz, gure sarea eskualdeko eragile ekonomiko nagusi bat da.
Duela hamar urte baino gehiago sorturik, elkartea Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Biarno-Euskal Herriko Departamenduko Turismo Batzordeak sustengatua da. Hainbat urtez geroztik mugaz gaindiko lankidetzan engaiaturik, Euskadiko auzoekiko partaidetzak garatzen ditugu.
Gure gunetarik batera laster etorriko zaretelakoan…
Françoise Pautrizel
Euskal Herriko Gune eta Erakustokiak elkarteko lehendakaria
- Biarritz-eko Itsas Erakustokiko zuzendaria
|